"Oroitzapen ahaztezinak sortzeko tresna gisa baliatzen dut musika"
Klase askotariko eszenatokietan aritutakoa, DJ Nazak estilo propioa ekitaldi bakoitzaren berezitasunetara moldatzen du. Publikoaren gustuak lehenetsiz, musikaren bidez ospakizun eta festak gogoangarri bihurtzea du xede.
Perkusio jotzailea txikitatik, bizitzaren parte izan ditu musika eta erritmoa. Denborarekin, zaletasun musikalak DJen mundura erakarri zuen. Gaur egun, hainbat urtetako esperientziaren ondoren, bere zerbitzuak publikoaren esku jartzen ditu, eta ekitaldiak girotzeko aukera paregabea eskaintzen.